Hau ez da zoo bat

Egilea: Alaine Agirre
Ilustratzailea: Iratxe Lopez de Munain
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-9027-361-6
R: 7448

 

 

Malenek betidanik nahi izan du animaliaz inguraturik bizi, baina kaleko pisu batean ez da erraza, eta gurasoek ez dituzte ikusten eragozpenak baino. Oztopoak oztopo, Malenek aurrera egingo du. Lehenengo, ikasgelako landare eta animaliak zainduz. Gero, andereño Anak oparitutako arrain parea gobernatuz. Eta ondoren etorriko direnak…. Abenturaz, umorez eta samurtasunez beteriko istorioa idatzi du Alaine Agirrek, animaliek ematen duten poza eta, era berean, eskatzen duten ardura erakusten dituena, eta liburu honek irabazi du haur literaturako Xabier Lizardi saria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.