Ijitoen altxorra

Egilea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma:Ekin
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-9106-124-3
R: 7.533

 

 

 

Teresa 13 urteko neskatila ijito malagarra da, eta aurten institutuz aldatu da. Ilegorria da, eta harrituta dago bere familian beste ilegorririk ez dagoelako. Amonaren heriotza dela­ eta, etxean erdi ahazturik zuten istorio bat argitzea lortuko du. Besteak beste, jakingo du zein arbasorengandik datorkion ile kolore hori, Ingalaterrako George Borrow hizkuntzalariarengandik hain zuzen ere.
Berrehun urte lehenagoko maitasun istorio bat da.Liburuan bi garaitako kontuak tartekatzen dira: gaur egungoak eta berrehun urte lehenagokoak. Kaloera hizkuntza aitzakia ona da bi garaiak lotzeko. Teresak institutuko mutil bat du gogoko baina hark ez dio kasurik egiten. Poliki­-poliki, ordea, beste mutil batengan jarriko ditu begiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude