Kazetari baten egunaldia 2889an

Egilea:Jules Verne
Itzultzailea: Alberto Barandiaran
Ilustratzailea: Iker Serrano
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-15756-88-0
R: 7.535

 

 

2889. urtea, Ameriketako Estatu Batuetako hiriburuan, Zentropolisen kokatua. Earth Herald egunkari boteretsuaren zuzendari guztiahalduna den Francis Benetten egun eta lanaldi arrunta deskribatzen zaigu. Egunkariaren egoitza erraldoian, besteak beste, honakoak egiten dira: albisteak inprimatu ordez, kontatu egiten dira; harpidedunek berriemaile eta politikariekin izaten dituzten elkarrizketen bidez. Emaztea Parisen dagoela, Skype-ren aurrekaria izan daitekeen telefotoaren bidez komunikatzen da harekin. Publizitatea hodeietan erakusten da. Marteko albisteen berri izateko gai dira eta Jupiterrekin harremanetan jarri dira, nahiz eta mezuak ulertzeko gai izan ez. Mundu osoko enbaxadoreak joaten zaizkio aholku eske, eta, antza, berak esandakoa betetzen dute. Azken finean, Francis Benett munduko gizakirik boteretsu eta itzal
handikoena da.
Jules Vernek asmakizunak eta punta-puntako teknologiaren eta Internet-aroa irudikatzeko eta aurreikusteko zeukan berezko dohainaren erakusle da honako liburuxka; eta hain juxtu, horixe izan daiteke bere balioa. Harrigarria baita ehun urte lehenago nola aurreikusi zuen Skype-enantzeko teknologia, adibidez. Zientzia Fikzioa gustuko dutenentzat izan daiteke aproposa.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.