Azken balada

Egilea: Mariasun Landa
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-9109-039-7
R: 7842

 

 

 

 

Oreina bilakatu zen neska Ahozko Euskal Literaturako balada dugu liburu honen muina. Eta hiru kontakizun tartekatzen dira.

Lehenengo kontakizunean, Maitane Donostiako Kristina Enea parkera ahateei jaten ematera maiz-maiz joaten den neskatoa da. Egun batean, orein bikote ederra ikusiko du parkean eta Erramunek, bertako udaltzain zaharrak, orein ekarri berrien izenak Jakes eta Mayi direla esatean, Maitane harrituta geldituko da. Erramunek euskal balada batetik hartutako izenak direla esango dio eta neskatoak balada ezagutzen ez duenez, kontatu egingo dio udaltzainak.

Horixe da bigarren kontakizuna: bukaera tragikoa duen balada honetan, Mayik orein bilakatu nahiko luke; Mayiren anaia Jakesek, berriz, orein guztiak ehizatu.

Hirugarren kontakizunean, Maitane baladaren bertsio berritu eta moderno batekin joango zaio Erramuni:  kontakizun gaurkotu honetan, bukaera zoriontsua eta itxaropentsua eskaintzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.