Zertarako bota ikasgelatako hormak, harresia egina badago

Imanol Epelde / 2018-09-27 / 158 hitz

Gaur egun, jakin daiteke (jakin dezakegu) ikasleek ikastetxeko ordenagailuetan eta tabletetan zer idazten duten, zein gune bisitatu dituzten. Gaur egun, iragarri daiteke, ikasle batek etorkizunean ikasketak utziko dituen edo ez. 

Adibidez Microsoften algoritmo prediktikoak erabilita. Gaur egun, ikasle bakoitzaren aldartea eskaneatu daiteke klasean 3 kamera jarrita. Eta klase amaieran jakin dezakegu ikasle bakoitza nola egon den: triste, haserre, zoriontsu edo neutro. Azterketak zuzentzeko, berriz, machine learning erremintek erraz antzeman dezakete zein ikaslek zeini kopiatu dion azterketa. Edo haratago oraindik. Ikasle batek zein aktibitate zerebral izan duen jakiteko erremintak ere sortuko dituzte denbora laburrean.

Trepeta teknologiko hauek omen dira jakiteko indarkeriarik edo bullyingik izan edo izango den klasean, prebentzio-lana egiteko, jakiteko inor bere buruaz beste egiteko asmotan dabilen, edo inork bere ikastetxeko irakasle guztiak akabatu nahi dituen osabaren eskopeta hartuta. Errendimendu akademikoa hobetzeko balekoak ere izan daitezke, akaso. Zuek ez dakit baina nik, nik ez nuke etorkizuneko ikasle horien larruan egon nahi. Ordenagailu bat ematearekin batera, klaustro osoa sartuko zaio estutxean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude