Abizenak, gure hizkuntzaren lekuko

Euskaragara / 2018-12-16 / 272

Harritzekoa da zenbat pertsona dagoen, abizen erabat euskaldun izanik, bere esanahia ezagutzen ez duena. Eta are gehiago, ezagututa ere, euskal abizenen patroiak eta egiturak ezagutzen ez dituena.

Beno, aitortu behar dut, antzina nik neuk ere ez nuela hain argi. Saiatuko naiz, ordea, patroien kontu hori hemen azaltzen.

Mundu mailan dauden abizenak multzokatu daitezke. Badira lanbideak, pertsonaren ezaugarriak, senidetza… eta abar adierazten dutenak. Toponimikoak ere badaude. Bada, euskal abizenen artean, toponimian oinarritzea -alegia, tokiaren deskripzioan oinarritzea- patroi nagusienetakoa da.

Bestalde, abizen askotan, ez dago erabat argi euskalduna den edo ez. Hori bai, badaude, inolako zalantzarik gabe, euskaldunak direla dakigunak.

Adibidez: Etxeberria edo Lekuona, ez dute eztabaidarik sortzen.    Baina, Salazar edo Cortazar?

Beno, ba, azken hauek euskaldunak direla baiezta daiteke, analisi semantiko eta etimologikoa eginez. Nolatan?

Demagun Salazar (Espainian eta Hegoamerikan oso hedatutakoa, bitxia bada ere). Badugu, Salaberrieta Salabarri. Gainera,  Sala eta Salaburu abizenak ere badaude.

Hau da, Sala (“etxalde” edo “atari” esanahia duena), berri (ekialdean) eta barri (mendebaldean) adjektiboekin konbinatzen da. berri eta barri dikotomia beste hainbatetan agertzen da: Iriberri/Uribarri, Etxeberria/Etxebarria, Kortaberria/Kortabarria, Olaberria/Olabarria

zar bukaerak zahar esan nahi du. Partikula hau zenbait abizenetan dugu: Urizar, Irizar, Urkizar, Ortuzar, Zubizarreta, Garaizar, Etxezareta…

Aldaera horrek badu azalpenik: antzina, Hrik ez zen erabiltzen Hego Euskal Herrian. Horren adibide: Arriaga, Ormaetxea, Ormazabal, Iruarrizaga… (harri, horma, hiru… gaur egun Hrekin idazten dira).

Hortaz, badugu, sala zahar eta sala berria. Zentzua badu, ezta? Gauza bera korta zahar eta korta berrikonbinaketaz (Korta, Kortabitarte, Kortajarena… ere existitzen dira).

.

Azalpen hauetan sakontzeko, hurrengo bideoa duzu ikusgai:

Abizenen “sarea” ere egin daiteke. Elementu batek bestera zaramatza, sarea ehunduz, irudia ikusi

Sakontzeko: euskaragara.net

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.