Belgikan emakume trans batek lehen ministro orde kargua onartu du eta herrialdearen erreakioa eredu bilakatu da

Jaione Dagdrommer / 2020-10-06 / 158 hitz

Petra de Sutter-ek, emakume transgeneroak, Belgikako lehen ministro orde kargua onartu du. Onena ez da hori ordea, baizik eta inork ez dituela eskuak burura altxatu edo izenpea ospatu. Modu natural batean onartu da.

Bere genero identitatea ez da albistea izan prentsan, aldizkarietan edo telebistan. Modu natural batean onartu da. Ez zen ospakizunik egon erabaki honegatik ere, eta hori dela eta mundu osoarentzat eredu bilakatu da Belgikako gizartea. 

Suter ginekologian doktorea eta irakaslea da, eta bere politikako ibilbidea osoan zehar LGBTI kolektiboaren eskubideak babestu ditu eta genero identitatea aldarrikatu. 

Bere izendatzea inoiz baino garrantzitsuagoa eta positiboagoa da, Europan, zenbait herrialdek errezeloz begiratzen duten honetan trans identitatea. Errumania, Erresuma Batua eta Polonia euren eskolatatik LGBTIQ+ gaiak ezabatzea planteatzen ari dira. 

Petra de Sutter-ek ez du bere postua bere identitateagatik eskuratu, baina ez da berau muga bat izan ere. Oharkabean pasa izana berdintasunaren adibide garbia da eta momentu egokian iritsi da gainera, salbuespen bat baino gehiago, etorkizuna izan behar bailuke honek. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.