Euskaltzaindiak 196. arauan erabakitakoaren arabera, testu arruntetan, kasu-markak zuzenean eransten zaizkio siglari, marratxorik erabili gabe —sinboloetan ez bezala—.
Ohitura handia dago1.D, 3.A, 4.C eta horrelakoak erabiltzeko ikastaldeak izendatzeko. Euskara Batuaren Eskuliburuko siglak izeneko sarreraren amaieran adierazitakoaren arabera, ordea, 1D, 3A, 4C eta abar dira egokiak.
Zenbait hiztunek ohitura handia dute komuneko eremua, komuneko erabakia, komuneko helburua, komuneko interesa, komuneko ondarea, komuneko sistema eta antzekoak erabiltzeko, beste hauek erabili beharrean: eremu komuna, erabaki komuna, helburu komuna, interes komuna, ondare komuna, sistema komuna.