Hileko artxiboak: maiatza 2013

Hiru euroko gozokiak / hiru euroren gozokiak

Itxuraz antzekoak izan arren, ezberdinak dira esanahiari dagokionez.

     Item hauen bidez saiatuko gara bi sintagma hauen arteko aldea ikusten.

1. “Hiru euro balio du gozoki bakoitzak”. Bietako zeinek adierazten du ideia hau?
a) Hiru euroko gozokiak
b) Hiru euroren gozokiak

 

2. “Hiru euroren truke eros daitekeen gozoki kopurua”. Bi sintagmetako zeinek adierazten du ideia hau?
a) Hiru euroko gozokiak
b) Hiru euroren gozokiak
 
3. Gasolindegira joan eta berrogei euroren truke eros dezakedan adina gasolio nahi dut. Nola eskatuko diot zerbitzariari?
a) Berrogei euroko gasolioa, mesedez.
b) Berrogei euroren gasolioa, mesedez.

 

Argi ez baduzu zein diren erantzun zuzenak, jarrai ezazu posta irakurtzen.

Jarraitu irakurtzen

Okerra: *egitura hau okerra delaren susmoa dut.

Euskaraz, testuinguru bakar batean ere ez da zuzena -laren egitura. Hortaz, susmoa bakarrik ez, ziurtasun osoa izan behar dugu. Esaldi hau eta hau bezalakoak erabat okerrak dira: *Egitura hau okerra delaren susmoa dut.

Hiru aukera hauek behintzat baditugu esaldi hori zuzen emateko:

a) Egitura hau okerra den susmoa dut.

b) Egitura hau okerra delako susmoa dut.

c) Susmoa dut egitura hau okerra dela.

Jarraitu irakurtzen

“des-” eta “ez-” aurrizkiak: desberdin, ezberdin…

Uste okerra da desberdin, desberdindu eta desberdintasun baino egokiagoak direla ezberdin, ezberdindu eta ezberdintasun. Sei hitzak daude jasota eta ontzat emanda Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan. Hona hemen sarrerak:

 

 

 

Okerrak: *irtetzen, *irtetzea, *irtetzeko…

Esaldi hauek ez dira zuzenak:

  • *Lau eta erdietan irtetzen gara eskolatik.
  • *Kostako zaigu krisialdi honetatik irtetzea.
  • *Kalera irtetzeko deia egin dute gizarte eragileek.

Honela behar dute zuzenak izateko:

  • Lau eta erdietan irteten gara eskolatik.
  • Kostako zaigu krisialdi honetatik irtetea.
  • Kalera irteteko deia egin dute gizarte eragileek.

Jarraitu irakurtzen