Esaldi hauek ez dira zuzenak:
- *Lau eta erdietan irtetzen gara eskolatik.
- *Kostako zaigu krisialdi honetatik irtetzea.
- *Kalera irtetzeko deia egin dute gizarte eragileek.
Honela behar dute zuzenak izateko:
- Lau eta erdietan irteten gara eskolatik.
- Kostako zaigu krisialdi honetatik irtetea.
- Kalera irteteko deia egin dute gizarte eragileek.
Euskaltzaindiaren Hiztegian kontsultatuta, sarrera hau dator:
irten, irten, irteten
Hortaz, hauek dira forma zuzenak: irteten, irtetea, irteteak, irteteko, irtetearen, irteteaz, irtetera, irtetetik…
Antzeko akatsak direnez, ikus blog honetan bertan argitaratutako beste bi sarrera hauek: