Hiru euroko gozokiak / hiru euroren gozokiak

Itxuraz antzekoak izan arren, ezberdinak dira esanahiari dagokionez.

     Item hauen bidez saiatuko gara bi sintagma hauen arteko aldea ikusten.

1. “Hiru euro balio du gozoki bakoitzak”. Bietako zeinek adierazten du ideia hau?
a) Hiru euroko gozokiak
b) Hiru euroren gozokiak

 

2. “Hiru euroren truke eros daitekeen gozoki kopurua”. Bi sintagmetako zeinek adierazten du ideia hau?
a) Hiru euroko gozokiak
b) Hiru euroren gozokiak
 
3. Gasolindegira joan eta berrogei euroren truke eros dezakedan adina gasolio nahi dut. Nola eskatuko diot zerbitzariari?
a) Berrogei euroko gasolioa, mesedez.
b) Berrogei euroren gasolioa, mesedez.

 

Argi ez baduzu zein diren erantzun zuzenak, jarrai ezazu posta irakurtzen.

Goiko itemen erantzunak: 1. a; 2. b; 3. b

Patxi Petrirenaren Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak liburuan, 166. orrialdeko 6.2.2. atalean, “hamar euroko kafea” eta “hamar euroren kafea” izenekoan alegia, adibide gehiago dituzu eskura.

Hiru euroko gozokiak” sintagma dela eta, azalpen gehiago nahi izanez gero irakur ezazu blog honetan bertan argitaratutako  bi koloreko loreak / bi koloretako loreak mezua; argibideez gain, ariketa batzuk ere aurkituko dituzu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.