Ordena da hitza, eta ez *orden; hau da, -a itsatsia du. Beraz, ordenan da forma zuzena, eta ez hain hedatua dagoen *ordenean.
Esaldi hauek ez dira zuzenak:
a) *Orden edo hurrenkera honetan idatzi: izena, abizena eta goitizena.
b) *Ordenan jarriko ditugu, handienetik txikienera.
Honela behar dute.
a) Ordena edo hurrenkera honetan idatzi: izena, abizena eta goitizena.
b) Ordenan jarriko ditugu, handienetik txikienera.