Zentimetro, zentilitro eta zentigramo z letrarekin idazten dira euskaraz.
Zenbaiten ustez, ordea, ikurra idatzi behar dugunean ere z letrarekin egin behar dugu euskaraz. Uste ustela da hori: *zm, *zl eta *zg oker idatzita daude. Neurri unitateen sinboloak idazteko, nazioartean komunitate zientifikoak adostu eta erabakitako ikurrak erabili behar ditugu. Hori dela eta, cm, cl eta cg dira zuzenak.