Okerra: *Bi mila hamabostean gaude

Inguruko erdaren eraginez-edo, ohiko akats bilakatu da hau.

     Item hauen bidez, egitura zuzena eta akastuna bereizten ahaleginduko gara.

1. Zer urtetan gaude?

a) Bi mila hamabostean.

b) Bi mila eta hamabostean.

 

2. Zenbatean erosi dute autoa?

a) Zortzi mila bostehun euroan.

b) Zortzi mila eta bostehun euroan.

 

3. Zer-nolako ibilbidea egin dute?

a) Mila berrehun kilometrokoa.

b) Mila eta berrehun kilometrokoa.

 

Zalantzarik baduzu, jarraitu mezua irakurtzen.

Milakoekin hau da jokabide zuzena:

a) Mila hitzaren ondoren ehun baino txikiagoa den partea ageri bada, “eta” partikula idatzi behar da. Horregatik, “Bi mila eta hamabostean gaudeeta ez *Bi mila hamabostean gaude”.

b) Mila hitzaren ondoren ehunekoak soilik ageri badira, “eta” partikula idatzi behar da. Horregatik, “Zortzi mila eta bostehun euroan eta ez *Zortzi mila bostehun euroan”, edo “Mila eta berrehun kilometrokoa eta ez*Mila berrehun kilometrokoa”.

c) Gainerako kasuetan, mila hitzaren ondoren ez da “eta” partikula erabili behar. Horregatik, “Mila zazpiehun eta bost litro eta ez *Mila eta zazpiehun eta bost litro”, edo “Hiru mila laurehun eta bost urteeta ez *Hiru mila eta laurehun eta bost urte”.

Informazio hau guztia ez ezik, zientzia eta teknikaren inguruko beste asko ere Joxe Ramon Etxebarriaren Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak liburu interesgarrian dugu eskura. Milakoen inguruko informazio hau 39. orrialdean dator.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.