Data idazteko garaian, 31 zenbakiak zalantza ugari sorrarazi ohi du, 11 zenbakiak bezalaxe.
- Okerrak: *urriaren 31a, *urriaren 31ea, *urriaren 31an, *urriaren 31ean
- Zuzenak: urriaren 31, urriaren 31n
31 (HOGEITA HAMAIKA) zenbatzaileak -a itsatsia duenez, deklinatzean ez diogu ez beste -a bat alferrik erantsi behar, ez berez duena kendu behar. Hortaz, tankera honetakoak ez dira zuzenak:
- *Etzi urriaren 31a izanen da. (Hemen *hogeita hamaikaa jartzen du).
- *Etzi urriaren 31ea izanen da. (Hemen *hogeita hamaikaea jartzen du).
- *Urriaren 31an jaialdia egingo dute Gasteizen. (Hemen *hogeita hamaikaan jartzen du).
- *Urriaren 31ean jaialdia egingo dute Gasteizen. (Hemen *hogeita hamaikaean jartzen du).
Zuzenak izateko honela behar dute:
- Etzi urriaren 31 izanen da.
- Urriaren 31n jaialdia egingo dute Gasteizen.
Gutunetan-eta, tokia eta data idatzi nahi ditugunean ere:
- Uharte, 2014ko urriaren 31
- Uharten, 2014ko urriaren 31n
Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako Okerrak: *irailaren 11a, *irailaren 11ea, irailaren 11an, *irailaren 11ean sarrera.