Zuzenak: irail bukaeran, irail amaieran, irail bukaeran.
Hileko artxiboak: iraila 2014
Zuzenak: “Liburuak lekuz aldatu ditugu”, “Etxez aldatuko gara”…
Zenbaiten ustez, Liburuak lekuz aldatu ditugu edo Etxez aldatuko gara esaldien tankerakoak gaztelaniatik hartutako kalko okerrak dira euskaraz. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan datorrenaren arabera, ordea, zuzenak dira:
Desberdinak: “onenean” eta “honenean”
Testuinguru honetan onenean edo, bestela, hoberenean jarri behar zuten, eta ez honenean.
Okerrak: *bi urtero, *hamabost egunero, *hiru astero…
Okerrak: *bi hilabetero, *bost egunero, *hiru astero…
Zuzenak: bi urtean behin, hamabost egunetik behin, hiru astetik hiru astera…
Okerra: *husna bukatu da partida / Zuzena: hutsean bukatu da partida
Kiroletako emaitzak ematean, zenbaitek, huts eta huts adierazteko, *husna erabili ohi dute. Bana, bina, hiruna eta abarren analogiaz egiten dute hori. Ez da zuzena, ordea. Horren ordez, hutsean erabili behar da.
Okerrak: *irailaren 4ean, *irailaren 4eko, *irailaren 4etik, *irailaren 4era…
Okerrak: *irailaren 4ean, *irailaren 4eko, *irailaren 4etik, *irailaren 4era…; hau da, okerrak dira: *irailaren lauean, *irailaren laueko, *irailaren lauetik, *irailaren lauera…
Zuzenak: irailaren 4an, irailaren 4ko, irailaren 4tik, irailaren 4ra…; hau da, zuzenak dira: irailaren lauan, irailaren lauko, irailaren lautik, irailaren laura…
Okerrak: *irailaren 1an, 5an, 10an, 15an, 21an, 25an, 30an
Okerrak: *irailaren 1an, 5an, 10an, 21an, 25an, 30an
Zuzenak: irailaren 1ean, 5ean, 10ean, 21ean, 25ean, 30ean