Zenbait hiztunek “beste egunean” esapidea soilik erabili ohi dute bizpahiru esanahitarako, ohartu gabe erabilera okerra dela hori. Esanahi bakarra du “beste egunean” esapideak. Ohartarazi nahi dugu bi gauza direla “beste egunean” eta “beste egun batean“.
Ikus dezagun bien arteko aldea bi item hauek baliatuta:
[gravityform id=”6″ title=”true” description=”true”]
Asmatu dituzu erantzunak, ezta? 1. itemaren erantzuna a) da, eta bigarrenarena b). Hortaz, argi izan behar dugu ezberdinak direla “beste egunean” eta “beste egun batean” eta, testuinguruaren arabera, bata edo bestea erabili behar dugula.
Bukatzeko, esan dezagun zenbait hiztunek “beste egunean” gaztelaniako “el otro día” esapidearen kalko moduan erabili ohi dutela euskarazko “joan den egunean“, “aurreko egunean“, “pasa den egunean“… erabili ordez. Gai honi lotuta, ikusi EIBZko Araugintza ikastaroan BESTE-ren erabileraz argitaratutakoa.