Nahiko uste orokorra da “lehenengo” ordinala zenbakiz 1go idatzi behar dela. Uste okerra da hori; 1. idatzi behar da nahiz eta ez ahoskatu garren.
Hortaz, idazkera okerrak dira maiz ikusten edo irakurtzen ditugun *1go ebaluazioa, *1go maila, *1go zikloa, *1go ariketa…
Honela idatzi behar dira horiek guztiak: 1. ebaluazioa, 1. maila, 1. zikloa, 1. ariketa…
OHARRA. Honatx, hitzez hitz, besteak beste zer dioten Euskaltzaindiaren onespena duen Ortotipografia izeneko liburukian, 48. orrialdean:
Sailkapenak eta zerrendak taula erara idaztean, puntuz adierazi behar da beti ordinalaren -garren atzizkia. Horrelakoetan, ez da ezer jarri behar puntuaren ondoren: ez mugatzailerik eta ez marka tipografikorik.