Idazkera okerra: *1go / Idazkera zuzena: 1.

Nahiko uste orokorra da “lehenengo” ordinala zenbakiz 1go idatzi behar dela.  Uste okerra da hori; 1. idatzi behar da nahiz eta ez ahoskatu garren.

Hortaz, idazkera okerrak dira maiz ikusten edo irakurtzen ditugun *1go ebaluazioa, *1go maila, *1go zikloa, *1go ariketa

Honela idatzi behar dira horiek guztiak: 1. ebaluazioa, 1. maila, 1. zikloa, 1. ariketa

OHARRA. Honatx, hitzez hitz,  besteak beste zer dioten Euskaltzaindiaren onespena duen Ortotipografia izeneko liburukian, 48. orrialdean:

Sailkapenak eta zerrendak taula erara idaztean, puntuz adierazi behar da beti ordinalaren -garren atzizkia. Horrelakoetan, ez da ezer jarri behar puntuaren ondoren: ez mugatzailerik eta ez marka tipografikorik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.