Okerrak: *Ongi etorria gure blogera!, *Ongi etorriak gure blogera!

Hau dio Euskaltzaindiaren 33. arauak: agurra egitean-eta ongi etorri! esan bedi, eta ez *ongi etorria! edo *ongi etorriak!

Hortaz, Ongi etorri gure blogera! da erabilera zuzena.

Ongi etorri! beste hauen parekoa da: ongi ibili, ondo lo egin… Erdararen eraginez sortu dira *ongi etorria!  eta *ongi etorriak!.

Ez ahantzi, ordea, zuzenak direla ondoko beste hauek:

a) IZAN aditzaren predikatu bihurtuak:

  • Zarela ongi etorria, Mikel!
  • Izan zaitezte ongi etorriak, lagunok!

b) ONGIETORRI izena erabiliz osatutakoak:

  • Egundoko ongietorria egin ziguten.
  • Eskola honetan oso ongi prestatzen dituzte ikasle berriendako ongietorriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.