OKERRA: *Bi mila hemeretzian gaude

Okerra: *Bi mila hemeretzian gaude

Zuzena: Bi mila eta hemeretzian gaude

Akats hau oso hedatua dago, erdararen eraginez seguruenik.

Milakoekin hau da jokabide zuzena:

a) Mila hitzaren ondoren ehun baino txikiagoa den partea ageri bada, “eta” partikula idatzi behar da. Horregatik, Bi mila eta hamabostean gaude” eta ez “*Bi mila hamabostean gaude”.

b) Mila hitzaren ondoren ehunekoak soilik ageri badira, “eta” partikula idatzi behar da. Horregatik, Zortzi mila eta bostehun eurotan eta ez “*Zortzi mila bostehun eurotan”, edo Mila eta berrehun kilometrokoa eta ez “*Mila berrehun kilometrokoa”.

c) Gainerako kasuetan, mila hitzaren ondoren ez da “eta” partikula erabili behar. Horregatik, Mila zazpiehun eta bost litro eta ez “*Mila eta zazpiehun eta bost litro”, edo Hiru mila laurehun eta bost urte” eta ez “*Hiru mila eta laurehun eta bost urte”.

Informazio hau guztia ez ezik, zientzia eta teknikaren inguruko beste asko ere Joxe Ramon Etxebarriaren Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak liburu interesgarrian dugu eskura. Milakoen inguruko informazio hau 39. orrialdean dator.

 

Horretaz gain, ikus ezazu blog honetan bertan argitaratutako beste sarrera hau ere: https://eibz.educacion.navarra.es/blogak/akatsak/2013/10/10/okerra-bi-mila-hamahiruan-gaude/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.