OKERRAK: *18€, *2kg, *10cm, *22ºC…
ZUZENAK: 18 €, 2 kg, 10 cm, 22 ºC…
Azalpena: zenbakiaren eta sinboloaren artean hutsune edo tartea utzi behar da.
Hona hemen Internet sarean topaturiko zenbait akats:
- *Baina 18€ balio du liburuak, ez 23€.
- *Lau astetan 2kg baino gehiago galdu ditu.
- *Bakoitzak 10cm inguru luze eta 6cm zabal ditu.
- *Udan zenbait hilabetetako batez besteko tenperaturak 22ºC-ren gainetik ibili ohi dira.
Honela behar dute zuzenak izateko:
- Baina 18 € balio du liburuak, ez 23 €.
- Lau astean 2 kg baino gehiago galdu ditu.
- Bakoitzak 10 cm inguru luze eta 6 cm zabal ditu.
- Udan zenbait hilabetetako batez besteko tenperaturak 22 ºC-ren gainetik ibili ohi dira.
Nazioarteko sinbolo hauen erabileraren edota idazkeraren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, jo ezazue bi esteka hauetara:
a) Blog honetako Zentimetro, zentilitro, zentigramo sarrerara
b) Euskara Batuaren Eskuliburua, Sinboloak (nazioartekoak) sarrerara