OKERRAK: *laburmetraia, *luzemetraia
ZUZENAK: film labur, film luze
Euskara Batuaren Eskuliburuan datorrenez, *laburmetraia eta *luzemetraia hitzak ez dira zuzenak. Horien ordez, film labur eta film luze erabiliko ditugu. Honatx azalpena:
Hona hemen Internet sarean aurkituriko akats batzuk:
-*Euskal Zinemaren Astean luzemetraia onenaren saria jaso du.
-* Diruz lagundutako zortzi proiektu luzemetraiak dira.
-*Laburmetraia bat osatu dute Indiako Rama eta Sita kondairari buruz.
– *”Pilota Girls” laburmetraiaren emanaldia izango da urtarrilaren 12an.
Honela beharko lukete zuzenak izateko:
-Euskal Zinemaren Astean film luze onenaren saria jaso du.
-Diruz lagundutako zortzi proiektu film luzeak dira.
–Film labur bat osatu dute Indiako Rama eta Sita kondairari buruz.
-“Pilota Girls” film laburraren emanaldia izango da urtarrilaren 12an.
Erdaratik kalkaturiko hitz elkarketa okerrak dira *laburmetraia eta *luzemetraia hitzak. Informazio zabalagoa nahi izanez gero, jarraitu Euskara Batuaren Eskuliburuko FILM (*LABURMETRAIA, *LUZEMETRAIA sarrera irakurtzen.
Bestalde, zinemagintzarekin nolabaiteko zerikusia duten bi sarrera hauek ere interesgarriak dira: