Kategoriaren artxiboa: Deklinabidea

Zuzenak: “eskuinera” eta “eskuinetara” zein “ezkerrera” eta “ezkerretara”

Euskara batuan zuzenak dira eskuinera eta eskuinetara zein  ezkerrera eta ezkerretara formak.

Hona hemen Ereduzko Prosa Gaur corpusetik hartutako adibide batzuk:

  • Makina hori hiru eratara mugitzen zen: aurrera, ezkerrera eta eskuinera.
  • Zuk eskuinera jotzen baduzu, ni ezkerrera joango naiz.
  • Zure etxetik irtenda, ezkerretara ala eskuinetara?
  • Epailearen eskuinetara zeuden zinpeko bederatziak, eta ezkerretara fiskala eta lau abokatuak.

Oharrak. Euskaltzaindiaren Hiztegi batuan ohar hauek datoz gai honen inguruan:

Okerra: *maiatzaren 1an / Zuzena: maiatzaren 1ean

Bihar maiatzaren bata izango da eta, horren harira, honatx Interneten aurkitutako zenbait oker:

  • *Maiatzaren 1an feministok kalean izango gara!
  • *Maiatzaren 1an Baionan egin ziren ekimenen bideoa.
  • *Zubi hontako ordutegia honako hau da: Maiatzaren 1an ostirala,  2an larunbata, eta 3an igandea: goizeko 10:30etatik 15:00tara

Honela behar zuten zuzenak izateko:

  • Maiatzaren 1ean feministok kalean izango gara!
  • Maiatzaren 1ean Baionan egin ziren ekimenen bideoa.
  • Zubi honetako ordutegia honako hau da: maiatzaren 1ean —ostirala—,  2an —larunbata—, eta 3an —igandea—: goizeko 10:30etik 15:00etara.

 

 

Okerrak: *martxoaren 16ean, *martxoaren 16eko, *martxoaren 16etik, *martxoaren 16era…

Zuzenak: martxoaren 16an, martxoaren 16ko, martxoaren 16tik, martxoaren 16ra…

Hamasei” diptongoz amaitzen da. Diptongoz bukatutako hitzak bokalez bukatutako beste edozein bezala deklinatu behar dira. Hala dio Euskaltzaindiaren 29. arauak: Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea. Hortaz, bokalez bukatutako beste edozein zenbaki bezalaxe deklinatu behar dugu 16 (hamasei).

Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako beste hiru sarrera hauek ere:

a) Okerrak: *2014ean, *2014eko, *2014etik, *2014era…

b) Okerrak: *irailaren 4ean, *irailaren 4eko, irailaren 4etik, irailaren 4era…

c) Okerrak: *martxoaren 24ean, *martxoaren 24eko, *martxoaren 24etik…

d) Okerrak: *ekainaren 6ean, *ekainaren 6eko, *ekainaren 6etik, *ekainaren 6era…

Okerrak: *Iruñeako, *Iruñeatik, *Iruñeara, *Iruñearantz, *Iruñearako

Okerrak: *Iruñeako, *Iruñeatik, *Iruñeara, *Iruñearantz, *Iruñearako.

Zuzenak: Iruñeko, Iruñetik, Iruñera, Iruñerantz, Iruñerako.

Honatx Internet sarean aurkitutako oker batzuk:

  • *Kazetariak egunero Iruñeako kaleetako giroaren berri eman digu.
  • *Esku hutsik bueltatu dira Iruñeatik.
  • * Larunbatean, ikasleok Iruñeara!
  • *Autoan sartu eta Iruñearantz abiatu ginen.
  • *Iruñearako autobusa 08:30ean abiatuko da.

Beste modu honetan behar zuten zuzenak izateko:

  • Kazetariak egunero Iruñeko kaleetako giroaren berri eman digu.
  • Esku hutsik bueltatu dira Iruñetik.
  • Larunbatean, ikasleok Iruñera!
  • Autoan sartu eta Iruñerantz abiatu ginen.
  • Iruñerako autobusa 08:30ean abiatuko da.

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *irailaren 4ean, *irailaren 4eko, *irailaren 4etik, *irailaren 4era…

Okerrak: *irailaren 4ean, *irailaren 4eko, *irailaren 4etik, *irailaren 4era…; hau da, okerrak dira: *irailaren lauean, *irailaren laueko, *irailaren lauetik, *irailaren lauera…

Zuzenak: irailaren 4an, irailaren 4ko, irailaren 4tik, irailaren 4ra; hau da, zuzenak dira: irailaren lauan, irailaren lauko, irailaren lautik, irailaren laura…

Jarraitu irakurtzen