Kategoriaren artxiboa: Deklinabidea

Okerrak: *sakelean, *sakeleko, *sakeletik, *sakelera, *sakeleratu…

Zuzenak: sakelan, sakelako, sakelatik, sakelara, sakelaratu…

Hiztun batzuen ustez, *sakel da hitza eta ez sakela. Uste oker horretatik datoz akats horiek.

Ikus Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan datorrena:

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *martxoaren 24ean, *martxoaren 24eko, *martxoaren 24etik…

Zuzenak: martxoaren 24an, martxoaren 24ko, martxoaren 24tik…

 

Honatx Interneten topatutako oker batzuk:

  • *Aurtengo hitzordua martxoaren 24ean izanen da.
  • *Argibide horiek martxoaren 24eko 26/1998 Foru Dekretuaren eranskinean jasota daude.
  • *Urtero lez, uztailaren 24etik 28ra bitartean, Jazz doinuek hartuko dute Donostia.
  • *Datorren uztailaren 17tik 24era bitartean Viña del Mar-en egingo dute Neguko Barnetegia.

Beste hauek dira zuzenak:

  • Aurtengo hitzordua martxoaren 24an izanen da.
  • Argibide horiek martxoaren 24ko 26/1998 Foru Dekretuaren eranskinean jasota daude.
  • Urtero lez, uztailaren 24tik 28ra bitartean, Jazz doinuek hartuko dute Donostia.
  • Datorren uztailaren 17tik 24ra bitartean Viña del Mar-en egingo dute Neguko Barnetegia.

“Hogeita lau” diptongoz amaitzen da. Diptongoz bukatutako hitzak bokalez bukatutako beste edozein bezala deklinatu behar dira. Hala dio Euskaltzaindiaren 29. arauak: Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea. Hortaz, bokalez bukatutako beste edozein zenbaki bezalaxe deklinatu behar dugu 24 (hogeita lau).

Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako Okerrak: *2014ean, *2014eko, *2014etik, *2014era… sarrera.