Kategoriaren artxiboa: Deklinabidea

Okerrak: *irailaren 4ean, *irailaren 4eko, *irailaren 4etik, *irailaren 4era…

Okerrak: *irailaren 4ean, *irailaren 4eko, *irailaren 4etik, *irailaren 4era…; hau da, okerrak dira: *irailaren lauean, *irailaren laueko, *irailaren lauetik, *irailaren lauera…

Zuzenak: irailaren 4an, irailaren 4ko, irailaren 4tik, irailaren 4ra; hau da, zuzenak dira: irailaren lauan, irailaren lauko, irailaren lautik, irailaren laura…

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *sakelean, *sakeleko, *sakeletik, *sakelera, *sakeleratu…

Zuzenak: sakelan, sakelako, sakelatik, sakelara, sakelaratu…

Hiztun batzuen ustez, *sakel da hitza eta ez sakela. Uste oker horretatik datoz akats horiek.

Ikus Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan datorrena:

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *martxoaren 24ean, *martxoaren 24eko, *martxoaren 24etik…

Zuzenak: martxoaren 24an, martxoaren 24ko, martxoaren 24tik…

 

Honatx Interneten topatutako oker batzuk:

  • *Aurtengo hitzordua martxoaren 24ean izanen da.
  • *Argibide horiek martxoaren 24eko 26/1998 Foru Dekretuaren eranskinean jasota daude.
  • *Urtero lez, uztailaren 24etik 28ra bitartean, Jazz doinuek hartuko dute Donostia.
  • *Datorren uztailaren 17tik 24era bitartean Viña del Mar-en egingo dute Neguko Barnetegia.

Beste hauek dira zuzenak:

  • Aurtengo hitzordua martxoaren 24an izanen da.
  • Argibide horiek martxoaren 24ko 26/1998 Foru Dekretuaren eranskinean jasota daude.
  • Urtero lez, uztailaren 24tik 28ra bitartean, Jazz doinuek hartuko dute Donostia.
  • Datorren uztailaren 17tik 24ra bitartean Viña del Mar-en egingo dute Neguko Barnetegia.

“Hogeita lau” diptongoz amaitzen da. Diptongoz bukatutako hitzak bokalez bukatutako beste edozein bezala deklinatu behar dira. Hala dio Euskaltzaindiaren 29. arauak: Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea. Hortaz, bokalez bukatutako beste edozein zenbaki bezalaxe deklinatu behar dugu 24 (hogeita lau).

Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako Okerrak: *2014ean, *2014eko, *2014etik, *2014era… sarrera.

Okerrak: *2014ean, *2014eko, *2014etik, *2014era…

Zuzenak: 2014an, 2014ko, 2014tik, 2014ra…

Maiz entzuten eta irakurtzen ditugu honelakoak:

  • *Gaur eman digute 2014eko lan egutegia.
  • *2014ean zuen ametsak egia bihur daitezela opa dizuet.
  • *2014etik aurrera egoerak hobera eginen du.
  • *Bihar aurkeztuko dute 2014erako aurrekontua.

Zenbait hiztunen ustez, diptongoz bukatutako hitzak kontsonantez bukatutakoak bezala deklinatu behar dira. Uste okerra da hori, diptongoz bukatutako hitzak bokalez bukatutako beste edozein bezala deklinatu behar baitira. Hala dio Euskaltzaindiaren 29. arauak: Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea.

Jarraitu irakurtzen