Hilabeteen izenak minuskula edo letra xehez idazten dira: urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua, iraila, urria, azaroa, abendua; eta ez maiuskulaz: *Urtarrila, *Otsaila, *Martxoa, *Apirila, *Maiatza, *Ekaina, *Uztaila, *Abuztua, *Iraila, *Urria, *Azaroa, *Abendua.
Kategoriaren artxiboa: Okerrak
Zer moduz Mikel? / Zer moduz, Mikel?
Bi esaldi hauek, itxuraz oso antzekoak badira ere, esanahiari dagokionez zeharo ezberdinak dira:
- Zer moduz Mikel?
- Zer moduz, Mikel?
Ikus dezagun bien arteko aldea hiru item hauen bidez:
1. Nori idatziko zenioke “Zer moduz Mikel?” esaldia?
a) Zure lagun Mikeli, gutunaren hasieran.
b) Beste lagun bati, Mikelez galdetzeko.
2. Noiz idatziko zenuke “Zer moduz, Mikel?” esaldia?
a) Mikeli gutuna idaztean, hasierako agur moduan.
b) Mikel ez den beste bati, Mikeli buruz galdetu nahi diozunean.
3. Mikeli mezu bat idaztean, zein erabiliko zenuke?
a) Zer moduz Mikel?
b) Zer moduz, Mikel?
Erantzunak argi ez badituzu, jarrai ezazu posta irakurtzen.
Okerra: *etabar
Oker idatzita dago *etabar. Idazkera zuzenak bi hauek dira: etab. (laburdura), eta abar (osorik). Jarraitu irakurtzen
Okerra: *ordenean
Ordena da hitza, eta ez *orden; hau da, -a itsatsia du. Beraz, ordenan da forma zuzena, eta ez hain hedatua dagoen *ordenean.
Okerrak: *ah!, *eh!, *oh!
Interjekzio hauek euskaraz honela idatzi behar dira: a!, e!, o! Euskaltzaindiak beste idazkera hauek ez ditu jaso Hiztegian: ah!, eh!, oh!
Hiru euroko gozokiak / hiru euroren gozokiak
Itxuraz antzekoak izan arren, ezberdinak dira esanahiari dagokionez.
Item hauen bidez saiatuko gara bi sintagma hauen arteko aldea ikusten.
1. “Hiru euro balio du gozoki bakoitzak”. Bietako zeinek adierazten du ideia hau?
a) Hiru euroko gozokiak
b) Hiru euroren gozokiak
2. “Hiru euroren truke eros daitekeen gozoki kopurua”. Bi sintagmetako zeinek adierazten du ideia hau?
a) Hiru euroko gozokiak
b) Hiru euroren gozokiak
3. Gasolindegira joan eta berrogei euroren truke eros dezakedan adina gasolio nahi dut. Nola eskatuko diot zerbitzariari?
a) Berrogei euroko gasolioa, mesedez.
b) Berrogei euroren gasolioa, mesedez.
Argi ez baduzu zein diren erantzun zuzenak, jarrai ezazu posta irakurtzen.
Okerra: *gehien bat
“Batez ere, batik bat, bereziki…” esan nahi du gehienbat hitzak, eta loturik idazten da. Ez da zuzena bereiz idaztea: *gehien bat.
Okerra: *egitura hau okerra delaren susmoa dut.
Euskaraz, testuinguru bakar batean ere ez da zuzena -laren egitura. Hortaz, susmoa bakarrik ez, ziurtasun osoa izan behar dugu. Esaldi hau eta hau bezalakoak erabat okerrak dira: *Egitura hau okerra delaren susmoa dut.
Hiru aukera hauek behintzat baditugu esaldi hori zuzen emateko:
a) Egitura hau okerra den susmoa dut.
b) Egitura hau okerra delako susmoa dut.
c) Susmoa dut egitura hau okerra dela.
Bi koloreko loreak / bi koloretako loreak
Begiratu batean oso antzekoak badira ere, esanahiari dagokionez oso ezberdinak dira bi sintagma hauek. Ikus dezagun aldea argazki bidez. Zein argazkiri dagokio bi koloreko loreak eta zeini bi koloretako loreak?
Erantzuna argi ikusten ez baduzu, jarraitu mezua irakurtzen.
Okerrak: *seirehun, *zazpirehun…
Euskaltzaindiak seiehun, zazpiehun, zortziehun eta bederatziehun eman ditu ontzat euskara baturako Zenbakien idazkeraz arauan, eta ez *seirehun, *zazpirehun, *zortzirehun, *bederatzirehun.


