Kategoriaren artxiboa: Puntuazioa

“gidoi” ez da “marra” eta “marratxo” hitzen sinonimoa

Zenbait hiztunek gidoi hitza erabiltzen dute marra edo marratxo esan nahi dutenean. Erabilera okerra da hori.

Euskaraz, gidoi hitzak hau esan nahi du: irratiko edo telebistako saio baten edo film baten akzio edo garapeneko elementuak (elkarrizketak, musika, planoak etab.) zehazturik azaltzen diren testua. Gaztelaniazko guión hitzaren ordaina da, alegia.

Euskaltzaindiaren Hiztegian zein Elhuyar hiztegian  Heg. marka ezarri diote; hau da, hegoaldeko berbatzat hartu dute:

Ikus EBEn eman duten azalpena: GIDOI.

Bi puntuen ondoren minuskulaz, salbuespenak salbuespen

Askoren ustez, bi puntuen ondoren maiuskulaz idatzi behar da. Salbuespenak salbuespen, uste okerra da hori. Bi puntuen ondoren minuskulaz idatzi behar da, kontrako arrazoirik ez bada behintzat. Adibidez:

  • Oso garbi du urteak bete aurretik zer egin nahi duen: marka ezarri.
  • Hauek dira lau urtaroak: udaberria, uda, udazkena eta negua.
  • Ordubetean bukatu zituen etxeko lanak: hautsa kendu, lisatu eta otordua prestatu.

Jarraitu irakurtzen