Euskaltzaindiak eta UZEIk antzerkigintzarekin zerikusia duten hitz batzuk aukeratu dituzte Euskaltzaindiaren Hiztegitik, eta Antzerkigintza Euskaltzaindiaren Hiztegian izeneko hiztegitxoa osatu dute.
HEMEN duzue estekaturik.
Euskaltzaindiak eta UZEIk antzerkigintzarekin zerikusia duten hitz batzuk aukeratu dituzte Euskaltzaindiaren Hiztegitik, eta Antzerkigintza Euskaltzaindiaren Hiztegian izeneko hiztegitxoa osatu dute.
HEMEN duzue estekaturik.
Euskaltzaindiak eta UZEIk inauteriekin zerikusia duten hitz batzuk aukeratu dituzte Euskaltzaindiaren Hiztegitik, eta hiztegitxo bat osatu dute.
HEMEN duzue estekaturik.
Gero eta gehiago hitz egiten da hedabideetan nahiz kalean klima-aldaketaz eta aldaketa horri aurre egiteko hartu behar diren neurriez. Ondorioz, klima-aldaketaren inguruko esamolde ugari ari dira txertatzen eguneroko hizkeran. Sortu den behar horri erantzuteko, Euskaltzaindiak Klima-aldaketaren oinarrizko lexikoa argitaratu du UZEIren lankidetzarekin.
Euskaltzaindiak, Zientzia eta Teknika Hiztegia osatzeko bidean, Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoa argitaratu du. 1.609 sarrerako hiztegia da, eta sarrera guztiek arlo-informazioa dute zehaztua alboan, marken bidez adierazia hain zuzen: Geogr., Geol., Meteorol., Miner., Ozean. eta Paleont. Gainera, sarrera guztietan, ingelesezko (en), gaztelaniazko (es) eta frantsesezko (fr) ordainak ere eman dituzte. Adibidez:
abisal (Ozean.)
en: abyssal
es: abisal
fr: abyssal
Hiztegiaren PDFa deskargatzeko, egin klik: Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoa
Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko egitasmoaren barnean, beste lau hiztegi hauek ere argitaratu dituzte:
Euskaltzaindiak berak emandako berria irakurri nahi izanez gero, egin klik esteka honetan.
Itzulpen-teknologia aurreratuenak erabiliz, Elhuyarrek gizartearen esku jarri du bere itzultzaile automatikoa, adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritua. Itzultzailea.eus izena du.
Eta sei hizkuntza hauen arteko itzulpenak egiten ditu: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa.
Bi eratara erabil daiteke:
-Ordenagailuan, webgunearen bidez
-Mugikorrean, app-a deskargatuta
Informazio gehiago nahi izanez gero, honatx esteka: https://itzultzailea.eus/eu/hasiera
Argitalpen arras-arras interesgarri eta erabilgarria dugu Euskara Batuaren Eskuliburua. Euskara batua egiteko bidean hartutako erabakiak eta emandako arau zein gomendioak modu didaktiko, erakargarri eta argian bildu ditu Euskaltzaindiak argitalpen bakarrean.
Paperezko edizioaz gain, sarekoa ere badugu. Azken hau, gainera, osatzen edota eguneratzen joango dira, eta erraza da bertan bilaketak egitea.
Euskaltzaindiak oinarrizko hiru lexiko tekniko ditu argitaraturik sarean: Astronomiakoa, Fisikakoa eta Matematikakoa hain zuzen ere. Helburua da Hiztegi batua zientzia eta teknologiaren arloetako kontzeptuez eta haiek adierazteko hitzez aberastea. Horregatik, “Euskaltzaindiak erabaki du Hiztegi batuaren uneko bertsioan sartu ez diren baina bi alderdi hauetatik begiratuta sartu behar liratekeen hitzak biltzea eta gizarteratzea”.
Ondoko bi lotura hauetan EGAko idazlan zuzendu eta kalifikatuak ditugu, besteak beste:
a) Nafarroako EGA:
b) EAEko EGA:
Hiztegi Batua oraindik ere osatzen ari diren hiztegi arau-emailea da. Joan den ostiralean, martxoak 14, zenbait aldaketaren berri eman zuten Euskaltzaindikoek.
Aldaketa horietako batek blog honetan argitaratu genuen sarrera batean eragin zuzena du: Okerrak: *ihauteak, *ihauteriak / Zuzenak: inauteak, inauteriak, aratusteak.
Euskaltzaindiak, izartxoa jarrita, baztertuak zituen euskara batutik *ihaute eta *ihauteri hitzak. Horien ordez inaute eta inauteri erabiltzeko zioten. Oraingo aldaketaren ondoren, ordea, ihaute eta ihauteri ez daude baztertuta, nahiz eta hobetzat jotzen diren euskara baturako inaute eta inauteri.
Euskal Herriko Unibertsitatea EHULKUren aholku zerrenda izenekoa ari da osatzen, bertako ikasle nahiz langileei euskara hobetzen laguntzeko.
Diapositibetan azaldutako aholkuak dira: azalpen laburrak ematen dituzte, eta, gainera, adibide ugariz horniturik daude. Bi modutan bilatu edo kontsultatu daitezke aholkuak: