Okerra: *berataz
Zuzena: beraz
Euskara batuan testuinguru bakar batean ez da zuzena izango *berataz forma.
Hona hemen Internet sarean topaturiko akats batzuk:
–*Bi urte itxaron beharko dira berriro gai berataz galdetzeko.
–*Ez du ulertzen zergatik ari diren berataz gaizki esaka.
–*Zer dakigu berataz?
–*Orain arte ez dira berataz gogoratu.
Honela beharko lukete:
-Bi urte itxaron beharko dira berriro gai beraz galdetzeko.
-Ez du ulertzen zergatik ari diren beraz gaizki esaka.
-Zer dakigu beraz?
-Orain arte ez dira beraz gogoratu.
Jarraitu irakurtzen