Esaldi hauek ez dira zuzenak:
- *Saiatzen gara arazoak ekiditzen, baina ez dugu beti lortzen.
- *Suteak ekiditzeko hainbat gomendio eman dituzte.
- *Gure esku omen dago zenbait arrisku ekiditzea.
Honela behar dute zuzenak izateko:
- Saiatzen gara arazoak ekiditen, baina ez dugu beti lortzen.
- Suteak ekiditeko hainbat gomendio eman dituzte.
- Gure esku omen dago zenbait arrisku ekiditea.