Idazkera okerrak: *AEK-ko / *UPN-n / *GKE-en / *AHT-tik…
Idazkera zuzenak: AEKko / UPNn / GKEen / AHTtik…
Euskaltzaindiak 196. arauan erabakitakoaren arabera, testu arruntetan, kasu-markak zuzenean eransten zaizkio siglari, marratxorik erabili gabe —sinboloetan ez bezala—.
Honatx Interneten topatutako idazkera oker batzuk:
-*AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera.
-*UPN-n ez dela sakoneko ezer aldatuko salatu dute.
-*Euskal Herriko GKE-en azoka solidarioa egin dute Bergaran.
-*Ez du kendu dirurik Guggenheimetik, ezta AHT-tik ere.
Honela beharko lukete zuzenak izateko:
-AEKko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera.
-UPNn ez dela sakoneko ezer aldatuko salatu dute.
-Euskal Herriko GKEen azoka solidarioa egin dute Bergaran.
-Ez du kendu dirurik Guggenheimetik, ezta AHTtik ere.
Jarraitu irakurtzen