Euskaltzaindiak *ehundaka hitza baztertu egin du euskara batutik, eta ehunka erabiltzeko adierazi du Hiztegi Batuan. Hona hemen, sarrera:
Ezberdinak: “pauso” eta “pausu”
Itxura batera oso antzekoak badira ere, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, esanahi ezberdina dute pauso eta pausu hitzek.
Pauso hitza urrats hitzaren sinonimoa da; eta pausu hitzak, berriz, atseden edo geldialdi esan nahi du. Euskaltzaindiaren Hiztegiko sarrerak:
1 iz. Heg. Urratsa. Zazpi pauso aurrera eta beste zazpi atzera. Pauso hotsa. Elkarrekin emanak makina bat pauso. Ez da aski Jainkoaren bidean sartu eta zenbait pauso on han ematea. Pausoak norabait zuzendu. Bi makila zahar esku banatan, pausorik ezin eginez. Ongi begiratzen du oina non jarri, lurretik altxatu baino lehen, pauso bakoitzaren ondoreak arretaz darabiltzala gogoan. || Pauso bizkorra eta zalua. Pausoa arindu, bizkortu, moteldu.
2 iz. Irud. Heg. Bertsolariak bertsoak jarri, moldiztegira eraman, inprimatu eta zabaldu; horiek izaten ziren egin behar ziren pausoak. Ordurako, atzerakorik ez duen pausoa emana zegoen.
pausu
iz. Atsedena, geldialdia. Ik. pausa. Baina ez zen ohetik higitu; pausu luze baten beharrean zen. Hemen, bada, hartzen dugu nekatuek pausua. Gizonak ez du pausurik hil ez dadin artean. Bila dezagun, beraz, bihotzaren pausua. Pausu gabe otoitz egizue. Igandeko pausuaren beharra. Hura da santuen sekulako pausua.
Okerrak: *Iruñeako, *Iruñeatik, *Iruñeara, *Iruñearantz, *Iruñearako
Okerrak: *Iruñeako, *Iruñeatik, *Iruñeara, *Iruñearantz, *Iruñearako.
Zuzenak: Iruñeko, Iruñetik, Iruñera, Iruñerantz, Iruñerako.
Honatx Internet sarean aurkitutako oker batzuk:
- *Kazetariak egunero Iruñeako kaleetako giroaren berri eman digu.
- *Esku hutsik bueltatu dira Iruñeatik.
- * Larunbatean, ikasleok Iruñeara!
- *Autoan sartu eta Iruñearantz abiatu ginen.
- *Iruñearako autobusa 08:30ean abiatuko da.
Beste modu honetan behar zuten zuzenak izateko:
- Kazetariak egunero Iruñeko kaleetako giroaren berri eman digu.
- Esku hutsik bueltatu dira Iruñetik.
- Larunbatean, ikasleok Iruñera!
- Autoan sartu eta Iruñerantz abiatu ginen.
- Iruñerako autobusa 08:30ean abiatuko da.
Okerrak: *ordubata, *ordubatean, *ordubiak, *ordubietan / Zuzenak: ordu bata, ordu batean, ordu biak, ordu bietan
Euskaltzaindiaren 35. araua: Orduak nola esan kontuan izanik:
Idazkera okerrak: *ordubata, *ordubatean, *ordubiak, *ordubietan
Idazkera zuzenak: ordu bata, ordu batean, ordu biak, ordu bietan
Desberdinak: “gutxieneko” eta “gutxiengo”
Itxuraz antzekoak izan arren, esanahi ezberdina dute gutxiengo eta gutxieneko hitzek. Hiztun batzuek, ordea, “gutxiengo” bakarrik erabiltzen dute bi esanahietarako.
Gutxiengo hitzak zerbaiten azpimultzo txikia adierazten du, gaztelaniazko ´minoria` hitzaren ordaina da. Gutxieneko hitzak, berriz, kopuru edo neurri txikiena duena adierazten du, gaztelaniazko ´minimo`hitzaren euskal ordaina da.
Honatx, zer sarrera datozen Euskaltzaindiaren Hiztegian:
- gutxieneko 1 izlag. Gutxieneko ahalegintxo bat bederen. Bi urte markatu beharko genituzke gutxieneko kontuan: 1848 eta 1870.
2 Adlag. Gutxienez.
- gutxiengo iz. Gehiengoa osatzen ez duen taldea edo alderdia. Gutxiengoen ordezkaritza. Gutxiengoaren iritzia. Biztanleriaren gutxiengo txiki bat.
Hortaz, okerrak dira Internet sarean topatutako hauek:
a) *Kontseiluak 10eko eskalan 7a jotzen du gutxiengo notatzat.
b) *Gutxiengo hitz kopuru bat eskatzen da.
c) *Ez dute gutxiengo adostasuna lortu.
d) *Lehen Mailan urteko gutxiengo soldata 120.000 eurokoa da.
Beste modu honetan behar zuten:
a) Kontseiluak 10eko eskalan 7a jotzen du gutxieneko notatzat.
b) Gutxieneko hitz kopuru bat eskatzen da.
c) Ez dute gutxieneko adostasuna lortu.
d) Lehen Mailan urteko gutxieneko soldata 120.000 eurokoa da.
Okerrak: *baiezkor, *ezezkor
Zuzenak: baikor, baiezko, ezkor, ezezko
Ikusi Hiztegi Batuan datozen bi sarrera hauek:
Okerrak: *60. hamarkada, *80. hamarkada… / Zuzenak: 60ko hamarkada, 80ko hamarkada…
Urte hamarkadak adierazteko, 60ko hamarkada, 80ko hamarkada eta abar dira zuzenak; eta ez *60. hamarkada, *80. hamarkada eta abar.
Ikus Ortotipografia argitalpenean 48. orrialdearen amaieran datorren oharra: “urte hamarkadak adierazteko, molde hau da egokia: 60ko hamarkada (eta ez “60. hamarkada”).
Okerrak: marra *jarraia, lanaldi *jarraia…
Hiztegi Batuan, Euskaltzaindiak dio jarrai izenondo gisa erabili nahi dugunean, jarraitu edo jarraiki erabiltzeko , eta ez *jarrai.
jarrai 2* [izond. gisa] e. jarraitu; jarraiki
Euskaltzaindiaren Hiztegian, berriz, hau diote:
jarrai2 [Oharra: Euskaltzaindiak, jarrai-k, izenondo gisa, euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, kasu horretan, jarraitu eta jarraiki erabiltzea gomendatzen du: hots, hezkuntza jarraia eta kidekoen ordez, hezkuntza jarraitua edo hezkuntza jarraikia erabiltzea].
Horren arabera, Internet sarean topaturiko hauek eta hauen parekoak ez dira zuzenak:
- *Lanaldi malgua eta jarraia duten ikastetxeen zerrenda argitaratu du Nafarroako Gobernuak.
- *Ez zuen errepide erdiko zirkulazio marra jarraia errespetatzen.
- *Funtzio jarraia, trazu bakar batez egin daitekeena da.
Honela, berriz, zuzenak lirateke:
- Lanaldi malgua eta jarraitua (jarraikia) duten ikastetxeen zerrenda argitaratu du Nafarroako Gobernuak.
- Ez zuen errepide erdiko zirkulazio marra jarraitua (jarraikia) errespetatzen.
- Funtzio jarraitua (jarraikia) trazu bakar batez egin daitekeena da.
Desberdinak: “bikote” eta “bikotekide”
Hiztun askok bikote hitza erabiltzen dute bikotekide edo bikote-lagun hitzen adierarekin. Okerra da erabilera hori. Bikote hitzaren esanahia parea da, eta bikotekide eta bikote-lagun hitzena, berriz, pare bateko kideetako bat.
Honatx Interneten topaturiko oker batzuk:
- *Nire bikotea psikologoa zen.
- *Aspaldi hil zen zure bikotea eta bakarrik bizi zara.
- *Bera zein bere bikotea euskaldunak dira.
Zuzenak izateko, honela behar zuten:
- Nire bikotekidea/bikote-laguna psikologoa zen.
- Aspaldi hil zen zure bikotekidea/bikote-laguna eta bakarrik bizi zara.
- Bera zein bere bikotekidea/bikote-laguna euskaldunak dira.
Okerrak: *urriaren 14ean, *urriaren 14eko, *urriaren 14etik, *urriaren 14era…
Zuzenak: urriaren 14an, urriaren 14ko, urriaren 14tik, urriaren 14ra…
