Desberdinak: hainbat / zenbait

Oso zabaldua dago “hainbat” eta “zenbait” zenbatzaileak sinonimo moduan erabiltzeko joera, batzuk adierarekin. Ez dira sinonimoak, ordea. Hainbat zenbatzaileak kopuru handia, asko, adierazten du.

Hona hemen, hitzez hitz, zer datorren Euskaltzaindiaren Hiztegian afera honetaz:

  • hainbat

2 zenbtz. Batzuk baino gehiago, asko. (Dagokion izenaren ezkerrean ezartzen da). Hainbat lagun batu ginen han. Hainbat eta hainbat aldiz errepikatuagatik. Hortik etorri dira hainbat kalte.

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *sakelean, *sakeleko, *sakeletik, *sakelera, *sakeleratu…

Zuzenak: sakelan, sakelako, sakelatik, sakelara, sakelaratu…

Hiztun batzuen ustez, *sakel da hitza eta ez sakela. Uste oker horretatik datoz akats horiek.

Ikus Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan datorrena:

Jarraitu irakurtzen

Okerra: *egitura oker hau zabaltzen ari delaz ohartu naiz

Gero eta maizago entzuten eta irakurtzen ditugu izenburuko esaldiaren antzekoak. Erdararen eraginez sortutako kalko sintaktiko okerrak dira. Hona hemen, Interneten topatutako zenbait adibide:

  • *Berehala erantzutea hobe delaz konturatu ginen.
  • *Azala leunago eta indartsuagoa nuelaz berehala ohartu nintzen.
  • *Aurrera jarraitu zuen izugarrizko zauria zuelaz jabetu gabe.

Beste modu honetan behar dute zuzenak izateko:

  • Konturatu ginen hobe dela berehala erantzutea.
  • Berehala ohartu nintzen azala leunago eta indartsuago nuela.
  • Aurrera jarraitu zuen izugarrizko zauria zuela jabetu gabe.

Ez ahaztu testuinguru bakar batean ere ez dela zuzena -(e)laz egitura.

Jarraitu irakurtzen

“Aste Santu”, “ostegun santu” eta “ostiral santu”: letra larriz ala xehez?

Euskaltzaindiaren Hiztegian araututakoaren arabera, hauek dira idazkera zuzenak: