Idazkera zuzenak: ordura arte eta ordu arte
Okerrak: *martxoaren 24ean, *martxoaren 24eko, *martxoaren 24etik…
Zuzenak: martxoaren 24an, martxoaren 24ko, martxoaren 24tik…
Honatx Interneten topatutako oker batzuk:
- *Aurtengo hitzordua martxoaren 24ean izanen da.
- *Argibide horiek martxoaren 24eko 26/1998 Foru Dekretuaren eranskinean jasota daude.
- *Urtero lez, uztailaren 24etik 28ra bitartean, Jazz doinuek hartuko dute Donostia.
- *Datorren uztailaren 17tik 24era bitartean Viña del Mar-en egingo dute Neguko Barnetegia.
Beste hauek dira zuzenak:
- Aurtengo hitzordua martxoaren 24an izanen da.
- Argibide horiek martxoaren 24ko 26/1998 Foru Dekretuaren eranskinean jasota daude.
- Urtero lez, uztailaren 24tik 28ra bitartean, Jazz doinuek hartuko dute Donostia.
- Datorren uztailaren 17tik 24ra bitartean Viña del Mar-en egingo dute Neguko Barnetegia.
“Hogeita lau” diptongoz amaitzen da. Diptongoz bukatutako hitzak bokalez bukatutako beste edozein bezala deklinatu behar dira. Hala dio Euskaltzaindiaren 29. arauak: Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea. Hortaz, bokalez bukatutako beste edozein zenbaki bezalaxe deklinatu behar dugu 24 (hogeita lau).
Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako Okerrak: *2014ean, *2014eko, *2014etik, *2014era… sarrera.
Aldaketak Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan
Hiztegi Batua oraindik ere osatzen ari diren hiztegi arau-emailea da. Joan den ostiralean, martxoak 14, zenbait aldaketaren berri eman zuten Euskaltzaindikoek.
Aldaketa horietako batek blog honetan argitaratu genuen sarrera batean eragin zuzena du: Okerrak: *ihauteak, *ihauteriak / Zuzenak: inauteak, inauteriak, aratusteak.
Euskaltzaindiak, izartxoa jarrita, baztertuak zituen euskara batutik *ihaute eta *ihauteri hitzak. Horien ordez inaute eta inauteri erabiltzeko zioten. Oraingo aldaketaren ondoren, ordea, ihaute eta ihauteri ez daude baztertuta, nahiz eta hobetzat jotzen diren euskara baturako inaute eta inauteri.
Okerrak: *larunbata goizean, *larunbata arratsaldean, *larunbata gauean
Hiztun batzuek bestela uste badute ere, larunbat da hitza eta ez larunbata. Ikusi Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko sarrera:
Horregatik, okerrak dira *larunbata goizean, *larunbata arratsaldean eta *larunbata gauean. Hauek dira zuzenak: larunbat goizean, larunbat arratsaldean eta larunbat gauean.
Okerra: *nahiean / Zuzena: nahian
Maiz entzuten eta irakurtzen dugu *nahiean forma. Okerra da euskara batuan. Forma zuzena nahian da.
Okerrak: *otsailaren 20ean, *otsailaren 20etik, *otsailaren 20era, *otsailaren 20eko
Zenbait hiztunek, 20 zenbakia deklinatzean, sarrera honen izenburuan idatzitako akatsen tankerakoak egiten dituzte.
Okerrak: *otsailaren 20ean, *otsailaren 20etik, *otsailaren 20era, *otsailaren 20eko…
Zuzenak: otsailaren 20an, otsailaren 20tik, otsailaren 20ra, otsailaren 20ko...
OKERRAK: *etorri asmoz, *sustatu asmoz…
Euskaltzaindiaren 41. arauan, Egiteko asmoz araututakoari jarraituta, *etorri asmoz, *sustatu asmoz, *eztabaidatu asmoz… bezalakoak ez dira zuzenak euskara batuan. Horien ordez, beste hauek dira zuzenak: etortzeko asmoz, sustatzeko asmoz, eztabaidatzeko asmoz…
EHULKUren aholku zerrenda
Euskal Herriko Unibertsitatea EHULKUren aholku zerrenda izenekoa ari da osatzen, bertako ikasle nahiz langileei euskara hobetzen laguntzeko.
Diapositibetan azaldutako aholkuak dira: azalpen laburrak ematen dituzte, eta, gainera, adibide ugariz horniturik daude. Bi modutan bilatu edo kontsultatu daitezke aholkuak:
Okerrak: *urtarrila bukaeran, *ekaina hasieran, *iraila amaieran…
Okerrak: *urtarrila bukaeran, *ekaina hasieran, *iraila amaieran…
Zuzenak: urtarril bukaeran, ekain hasieran, irail amaieran…
Okerrak: *barka nazazu, *barka zaitzake, *ez zaitut barkatuko…
BARKATU aditzak zalantza ugari sorrarazten digu jokatzeko garaian, eta maiz irakurtzen edota entzuten ditugu *barka nazazu, *barka gaitzazue, *barkatu ahal zaitu, *ez zaitut barkatuko… formen tankerakoak. Honela beharko lukete: barka iezadazu, barka iezaguzue, barkatu ahal dizu, ez dizut barkatuko…
Pertsona bati dagokionean, NOR-NORI-NORK motako laguntzailearekin jokatu behar da BARKATU aditza.
