Ondoko bideoan, Elhuyarrek mugikorretan instalatzeko sortutako XUXEN aplikazioaren inguruko informazioa daukagu:
Okerra: *2.019an gaude / Zuzena: 2019an gaude
Urteak zenbakiz idazten ditugunean, digituen artean ez dugu punturik jarri behar. Hortaz, okerrak dira *2.019an gaude bezalakoak. 2019an gaude da idazkera zuzena.
Okerrak: *2014ean, *2014eko, *2014etik, *2014era…
Zuzenak: 2014an, 2014ko, 2014tik, 2014ra…
Maiz entzuten eta irakurtzen ditugu honelakoak:
- *Gaur eman digute 2014eko lan egutegia.
- *2014ean zuen ametsak egia bihur daitezela opa dizuet.
- *2014etik aurrera egoerak hobera eginen du.
- *Bihar aurkeztuko dute 2014erako aurrekontua.
Zenbait hiztunen ustez, diptongoz bukatutako hitzak kontsonantez bukatutakoak bezala deklinatu behar dira. Uste okerra da hori, diptongoz bukatutako hitzak bokalez bukatutako beste edozein bezala deklinatu behar baitira. Hala dio Euskaltzaindiaren 29. arauak: Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea.
Okerra: *aintzin
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan sarrera hau dator:
Beraz, aitzin erabili behar da “aurre” adierazi nahi dugunean, eta ez *aintzin.
Desberdinak: bat ere / batere
Itxura batera antzekoak badira ere, ezberdinak dira ortografiari zein erabilerari dagokienez.
Bi item hauek baliatuta, bi formen arteko aldea antzematen saiatuko gara.
[gravityform id=”2″ name=”batere/bat ere”]
Zalantzarik baduzu, jarrai ezazu mezua irakurtzen.
Okerra: *astebete bat
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan sarrera hau dator:
Hortaz, euskara batuan *astebete bat okerra da; eta horren ordez astebete erabili behar da.
Okerrak: *pasaden astean, *pasaden hilean, *pasaden egunean…
Ortografia akats hau maiz ikusi ohi dugu idazlanetan: *pasaden astean, *pasaden hilean, *pasaden egunean…
Hau da idazkera zuzena: pasa den astean, pasa den hilean, pasa den egunean…
Okerrak: *ongi etorria blogera, *ongi etorriak blogera
Hau dio Euskaltzaindiaren 33. arauak: agurra egitean-eta ongi etorri! esan bedi, eta ez *ongi etorria! edo *ongi etorriak!
Suposatzen dut “suposatu” gehiegi erabiltzeak euskara pobretzea suposatuko duela
“Suposatu” aditza noizbehinka erabiliagatik ez da deus gertatzen, baina azken urteotan egiten den erabilera handiegia da. Ez dugu ahantzi behar beste aukera hauek ere baditugula euskaraz eta, askotan, egokiagoak direla eta hizkera aberasten dutela:
a) Suposatzen da: “pentsatzekoa da”, “pentsatzen dugu”, “uste (izaten) dugu“, “uste orokorra da“, “-(e)lakoan gaude”…
b) Suposatu … -ela: “pentsatu … -(e)la”, “demagun … -(e)la”, “eman dezagun … -(e)la”, “egin dezagun … -(e)la” …
c) Zerbaitek beste zerbait suposatzen du: dakar, eragiten du, esan nahi du…
d) Zerbaitek beste zerbaiten parte bat suposatzen du: da…
Hona hemen adibide batzuk:
-
? Suposatzen dugu ongi daudela, baina jakin ez dakigu deus.
-
? Suposa dezagun ez duela azterketa gainditzen. Zer egingo du orduan?
-
? Kirurgia estetikoa egiteak dirutza gastatzea suposatzen du ezinbestean.
-
? Mila eta bostehun eurok asko suposatzen dute guretzat / Mila eta bostehun eurok asko suposatzen digute
-
? Bi mila euroko zorra dute: iazko aurrekontuaren % 10 suposatzen du horrek.
Hobe beste era honetara:
-
Pentsatzen dugu ongi daudela, baina jakin ez dakigu deus / Pentsatzekoa da ongi daudela, baina jakin ez dakigu deus / Uste dugu ongi daudela, baina jakin ez dakigu deus / Ongi daudelakoan gaude, baina jakin ez dakigu deus…
-
Demagun ez duela azterketa gainditzen. Zer egingo du orduan? / Eman dezagun ez duela azterketa gainditzen. Zer egingo du orduan? /
-
Kirurgia estetikoa egiteak dirutza gastatzea dakar ezinbestean.
-
Mila eta bostehun euro asko da guretzat.
-
Bi mila euroko zorra dute: iazko aurrekontuaren % 10 da hori.
Zuzenak: eskerrik asko, eskerrik anitz, esker mila, mila esker, milesker
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan denak daude ontzat emanda: eskerrik asko, eskerrik anitz, esker mila, mila esker, milesker.
