Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan denak daude ontzat emanda: eskerrik asko, eskerrik anitz, esker mila, mila esker, milesker.
Eskerrak etorri zaren = Eskerrak etorri zarela
Bi egiturak dira zuzenak, eta biek esanahi bera dute; nahiz eta, zenbaiten ustez, bata bestea baino egokiagoa izan.
Euskaltzaindiaren Hiztegi batuan sarrera hau dator:
eskerrak: eskerrak zure laguntzari!; eskerrak ez dela etorri; eskerrak etorri ez den.
Okerrak: *nintzateken, *nintzatekela, *nintzatekenik, *nintzatekelako…
-KE amaiera duten adizkiei atzean atzizkiren bat eransten zaienean, bukaerako -E hori bikoiztu egiten da. Adibidez:
| *Ez dut uste kontatuko lidakenik. | Ez dut uste kontatuko lidakeenik. |
| *Ezingo genuke erosi, ez genukelako dirurik izango. | Ezingo genuke erosi, ez genukeelako dirurik izango. |
| *Onartuko lukela uste dut. | Onartuko lukeela uste dut. |
| *Ez dakit ausartuko litzateken. | Ez dakit ausartuko litzatekeen. |
“Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak”
Patxi Petrirenaren liburu honek zuzentasunari eta egokitasunari begiratzen dio batik bat. Hona hemen liburuaren sarreratik hartutako zatitxo bat:
“Zabala da morfosintaxia. Zabala eta bizia. Izan ere, egunero sortzen eta agertzen dira premia eta erabilera berriak, eta hiztunen joerak ere aldatuz doaz ezinbestean. Horregatik ondu da lan hau, kontsulta-iturri bat izateko —ez bakarra eta erabakigarriena, jakina, honen gainetik baitaude betiere Euskaltzaindiaren arau-gomendioak—, eta ikasmaterialgintzako lantaldeentzat eta argitaletxeetako zuzentzaile-orraztaileentzat bateragune izateko, noski. Ez ziren jasoko ikasliburugintzan ageri diren akats eta zalantza-kasu guztiak, ezta hurrik eman ere, ezinezkoa baita hori, baina zinez saiatu gara jaso direnek oinarri ziurra izan dezaten bermatzen”.
Interneten eskuragarri dugu Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak.
Okerrak: *ordubatetan, *ordubatean eta *ordu batetan. Zuzena: ordu batean
*Ordubatetan, *ordubatean eta *ordu batetan idazkera okerrak dira. Ordu batean da zuzena.
Okerrak: *urriaren 31a, *urriaren 31ea, *urriaren 31an, *urriaren 31ean
Data idazteko garaian, 31 zenbakiak zalantza ugari sorrarazi ohi du, 11 zenbakiak bezalaxe.
- Okerrak: *urriaren 31a, *urriaren 31ea, *urriaren 31an, *urriaren 31ean
- Zuzenak: urriaren 31, urriaren 31n
EHUTSI: euskara hobetzeko ariketa interaktiboak
EHUTSI: euskaraz maiz egiten diren hainbat akats zuzentzen laguntzeko aplikazio informatikoa da.
EHUn, Euskal Herriko Unibertsitatean, sortutakoa da, eta mementoan bertan erantzuna ematen duten ariketa interaktiboak dira. Autoikaskuntzarako oso egokia. Gainera, ariketez gain, gramatika azalpenak ere ageri dira bertan.
Ezberdinak: Uxueri dagokionez / Uxueri dagokionean
Begiratu batera antzekoak diren arren, esanahiari dagokionez ezberdinak dira.
Ikus hiru itemok aldeaz ohartzeko:
1. Zein esaldik adierazten du “Uxueren inguruan” ez dutela deus esanen?
a) Uxueri dagokionez, ez dute deus esanen.
b) Uxueri dagokionean, ez dute deus esanen.
2. Zein esaldik adierazten du “Uxueren txanda denean” ez dutela deus esanen?
a) Uxueri dagokionez, ez dute deus esanen.
b) Uxueri dagokionean, ez dute deus esanen.
3. Zein esaldik adierazten du “Uxueri dagokiolako” ez dutela deus esanen?
a) Uxueri dagokionez, ez dute deus esanen.
b) Uxueri dagokionean, ez dute deus esanen.
Zalantzarik baduzu, jarraitu irakurtzen.
Hiztegi Batuan “ll” grafiaz idatzita datozen hitzak
Zenbaiten ustez, <<ll>> grafia, hau da, <<l bikoitza>> ez da zuzena euskaraz. Uste okerra da hori. Hauek dira gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegian -ll- bilkuraz idatzita agertzen diren hitzetako batzuk: artilleria, ballet, billar, billete, bonbilla, gerrilla, gillotina, gillotinatu, kuadrilla, llama, llollo, llollobelar, pastilla, tortilla.
Hortaz, okerrak dira: *artileria, *balet, *bilar, *bilete, *bonbila, *gerrila, *gilotina, *gilotinatu, *kuadrila, *pastila, *tortila.
Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak
Joxe Ramon Etxebarriak gidaturik, mintegi-lanean osatu zuten liburu interesgarri hau. Zientzia eta teknika alorretan euskararen estandarizazioa lortzeko ia-ia ezinbesteko urratsa dela esango nuke. Zientziaren eta teknikaren irakaskuntzaren hasierako mailei begira egina da, hau da, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzari begira.
