Entzierroa jarri beharko luke, ez baita izen berezia.
Antzekoak dira bi esaldi hauek, baina esanahi ezberdina dute.
Hiru item hauen bidez saiatuko gara bi esaldien arteko aldea ikusten.
Argi ez baduzu zein diren erantzun zuzenak, jarrai ezazu mezua irakurtzen.
Itxuraz antzekoak izan arren, ezberdinak dira esanahi aldetik. Marratxoz idatziek bikotea edo taldea adierazten dute: jaun-andreak, seme-alabak, neska-mutilak, senar-emazteak, anai-arrebak… Zehar marraz idatziek, berriz, edo bata edo bestea adierazi nahi dute: jauna/andrea, semea/alaba…
Hilabeteen izenak minuskula edo letra xehez idazten dira: urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua, iraila, urria, azaroa, abendua; eta ez maiuskulaz: *Urtarrila, *Otsaila, *Martxoa, *Apirila, *Maiatza, *Ekaina, *Uztaila, *Abuztua, *Iraila, *Urria, *Azaroa, *Abendua.
Bi esaldi hauek, itxuraz oso antzekoak badira ere, esanahiari dagokionez zeharo ezberdinak dira:
Ikus dezagun bien arteko aldea hiru item hauen bidez:
Erantzunak argi ez badituzu, jarrai ezazu posta irakurtzen.
Oker idatzita dago *etabar. Idazkera zuzenak bi hauek dira: etab. (laburdura), eta abar (osorik). Jarraitu irakurtzen
Paperean 2000. urtean argitaratu bazuten ere, lan honek ez du gaurkotasunik galdu batere.
Bereziki haur eta gaztetxoen artean indarra hartzen ari diren hainbat akatsen inguruan arreta jartzea eta euskararen zuzentasuna zaintzerakoan KONTUAN IZATEA da Pako Eizagirrek sortutako material honen asmo nagusia. Akatsen zerrenda egiteaz gain, ordain egokiak ere eskaintzen ditu; dena oso modu argian, gainera.
Gaur egun Internet sarean daukagu eskuragarri, besteak beste www.aittu.com webgune interesgarri eta aberatsean. Paperean argitaratu zutenean, akatsen zerrenda eta ordainak eman zituzten argitalpenean. Interneten, ordea, zerrenda hura osatzeaz gain ariketa interaktiboak ere txertatu dituzte. Zure interesekoa izan daitekeela pentsatzen baduzu, sar zaitez aipatutako webgunean eta jaitsi bai “azalpenak” izeneko atala bai “ariketak” izeneko biak.
Ordena da hitza, eta ez *orden; hau da, -a itsatsia du. Beraz, ordenan da forma zuzena, eta ez hain hedatua dagoen *ordenean.
Interjekzio hauek euskaraz honela idatzi behar dira: a!, e!, o! Euskaltzaindiak beste idazkera hauek ez ditu jaso Hiztegian: ah!, eh!, oh!
Itxuraz antzekoak izan arren, ezberdinak dira esanahiari dagokionez.
Item hauen bidez saiatuko gara bi sintagma hauen arteko aldea ikusten.
Argi ez baduzu zein diren erantzun zuzenak, jarrai ezazu posta irakurtzen.