*Bilera eta gero, *atsedenaldia eta gero, *oporrak eta gero… bezalako sintagmak ez dira zuzenak. Bileraren ondoren, atsedenaldiaren ondoren, oporren ondoren… erabiltzeko dio Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan.
Utzi erantzuna
Errotulua: *SAGARDOTEGI
Okerrak: *Astelehena, *Asteartea, *Asteazkena…
Astegunen izenak minuskula edo letra xehez idazten dira euskaraz: astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala, larunbata, igandea; eta ez letra larriz: *Astelehena, *Asteartea, *Asteazkena, *Osteguna, *Ostirala, *Larunbata, *Igandea.
Okerrak: *textu, *experimentu, *mixto…
*Textu, *experimentu, *mixto, *exklusibo, *exklusibotasun, *experientzia, *exportazio, *exponentzial, *extasi, *expediente… ez daude zuzen idatzita.
Idazkera zuzenak hauek dira: testu, esperimentu, misto, esklusibo, esklusibotasun, esperientzia, esportazio, esponentzial, estasi, espediente…

