Egilea: Ole Könnecke
Itzultzailea: Lola Erkizia, Inazio Mujika Iraola
Argitaletxea: Alberdania
Bilduma: Albumak koloretan
Urtea: 2008
ISBN: 978-84-9868-029-4
R: 4.918
Hosto bat gehiago eta Anttonek hosto guztiak jasoak izango ditu. Bat-batean, ordea, haizea harrotu eta hor doa hosto hori airean. Hosto txiki bat harrapatzeak erraza ematen du. Zer da Anttonentzat hosto huts bat hegan?
Tamaina handiko album ilustratua dugu hau, kolore zuria nagusi. Ilustrazioak ezinbestekoak dira, liburuan testu gutxi dago eta. Naturako elementuetan (zuhaitzak, harriak) collage izeneko teknika erabiltzen da. Umorea ttanttaka, irakurketa atsegina eta irribarrea sortzeko modukoa.