Egilea: Juan Kruz Igerabide
Ilustratzailea: Elena Odriozola
Argitaletxea: Aizkorri
Bilduma: Mendi sorgindua
Urtea: 2005
ISBN: 84-8263-350-3
R: 3.496
Liburu honetan, gorputzeko atal guztiei eskaini die poema bana Juan Kruz Igerabidek: buruari, ileari, belarriei, bekokiari… Irakurleak goitik behera zeharkatuko ditu giza gorputzaren zoko-moko guztiak berrogeita zazpi poemaz osatutako bidaia poetikoan.
Pertsona baten gorputzean begien bistan ditugun ataletara ez ezik hezurrek eta muskuluek estalita dauden bestelakoetara ere barruratuko da amaiera aldean.