Egilea: Amaia Hennebutte eta Fanny Millard
Gainbegiratzailea: Jean Louis Davant
Ilustratzailea: Gerda
Argitaletxea: Ikas
Bilduma: Hiru otso
Urtea: 2009
ISBN: 978-2-84963-063-1
R: 5.676
HIRU OTSO izeneko obra hiru album eta CD-audio batek osatzen dute. Haurren beldurra gainditzen laguntzeko, hiru otso desberdin elkartzen ditu trilogia honek. Bereziki Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzenduak dira:
-
Hiru xerri ttipi: ipuin tradizionalaren egokitzapena
-
Otsoa, axeria eta ahuntzak: euskal mitologiako kondaira bertsotan
-
Otso gosetua: otso istorio berria
-
Hiru otso CDa: hiru ipuinen grabazioa, musikaz lagundua
Hiru liburuen osagarria da hiru ipuinak entzuteko diskoa. Ipuin irakurketa musikatua, liburuan irakurtzen dena barne-barnetik sentiarazteko helburuarekin egina.