Egilea: Mariasun Landa
Ilustratzailea: Antton Olariaga
Argitaletxea: Alberdania
Bilduma: Ostiral saila
Urtea: 2003
ISBN: 84-9558-933-8
R: 2.779
Gaia: animaliak, bakardadea.
Tipo arrunta da ipuin honetako protagonista. Arrunta du etxea, arrunta lanbidea, arrunta izena bera ere: J.J. Ohitura arruntak ditu, egunero berritzen dituenak, beti berdin, beti berdin edo antzera.
Baina halako batean, gaur, ohetik jaiki, eta batere arrunta ez den zerbait gertatu zaio: krokodilo bat ikusi du bere ohe arruntaren azpian. Egoera surrealista horretatik abiatuta, eta umore ukitu finez, gertaera korapilatuz doa autorea, amaiera biribil batera iristen den arte.
Labaien saria eta 2003ko Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala