Egilea: Xabier Etxaniz Erle
Argitaletxea: Pamiela
Bilduma: Tamaina txikia
Urtea: 2009
ISBN: 978-84-7681-596-0
R: 5.526
Puntan punta bat. Horrela hasten da euskal tradizioan jasotako igarkizun bat; igarkizunek, esaerek, kantek, zotz egiteko formulek eta abarrek osatzen duten tradizio horretako elementua, hain zuzen.
Liburu hau ere punta bat da, tradizio horren puntatxoa; izan ere, haurrei zuzendutako bilduma honetan lehena orainera ekarri dugu; euskal folklorea –jakintza, Azkueren hitzetan– gaur egungo gizartera, jolas eta ikas dezagun.
1982an argitaratutako Haur folklorearen bilduma liburuaren ondorengoa da hau. Aurreko hura osatua eta zuzendua, alegia. Baina aurreko hura bezalaxe, tresna egokia gure tradizioaz jabetzeko eta jolasteko. Aitona-amonen eta gazteen arteko zubia egin nahi izan du idazleak.
Puntan punta bat, atzean zulo bat. Zer da?