Txoria

txoriaEgilea: Oh Jung-Hi
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2006
ISBN: 84-96643-18-2
R: 3.356

Neskatila batek kontatzen du istorioa. Ama hila da. Aita urruti dago, beti kanpoan. Neskaren ardurapean dago neba txikia. Amaorde bat pasatzen da beren bizitzan, eta pasaera labur hori aitaren indarkeriak markatzen du. Haurrak bakarrik geratzen dira, auzoen begirada errukitsu baina itsupean, gizarte hautsi baten erakusgarri. Neskatilak, pixkanaka, aitaren indarkeriazko harremanak errepikatzen ditu neba txikiarekin.

Hori guztia Koreako gizartean; alde batetik, aurrerapen modernoez inguraturik, eta, bestetik, ikusmolde tradizionalen zama handia gainean dutela. Eme eta bare hasten den istorioa garraztuz eta gogortuz doa, eta erruki budistaren zantzu urriek ezin dute ezabatu patuaren atzaparraren zauri gaiztoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.