Iker Markinez / 2012-11/17 / 192 hitz
OSAGAIAK
2 alberjinia
250 onddo
Kuia txiki bat
Ziazerba sorta bat
Tipulin bat
Gatza
Oliba olioa
Bexamela egiteko:
Litro bat esne
Koilarakada bat gurin
4 koilarakada irin
Gatza
• Labea berotzen jarri. Bitartean, berenjenak erditik moztu, eta laberako erretilu batean ipini. Olio txorrotada bat bota, eta labean sartu 20 bat minutuz. Atera, eta epeltzen utzi.
• Ondoren, koilara baten laguntzaz, barneko mamia atera, xehatu eta gorde.
• Zartagin batean oliba olio zorrotada bat jarri, eta su ertainean berotzen jarri. Onddoak garbitu, eta laukitxotan moztu, baita ziazerba eta kuia txikia ere. Gatz pitin bat gehitu. Erregostean, sutik kendu. Zartaginera berenjenen mami xehetua gehitu, eta nahastu.
• Bexamela prestatzeko, lapiko batean gurina urtzen ipini, su motelean. Urtzean, lau koilarakada irin gehitu, eta gurinarekin ondo nahastu. Esnea (beroa hobeto) pixkanaka-pixkana gehitzen joan, nahasteari utzi gabe, bexamel krematsua lortu arte. Ondoren, gainontzeko osagaiak zartaginera gehitu. Ongi nahastu, eta hozten utzi.
• Alberjiniak ongi bete bexamel eta barazki kremarekin. Ondoren, labeko erretiluan jarri, eta azken ukitua emateko, labean sartu 200 gradutan (indarra goian eta behean); lau bat minutuz ongi gorritu arte mantendu. Gazta gustuko baduzue, gazta birrindua gehitu bexamelaren gainera, labean sartu aurretik; oso goxoa geldituko da.