Iker Markinez /2012-11-24 / hitz
OSAGAIAK
4 pertsonarentzako osagaiak:
Dozena bat lasana xafla
200 g baina
Dozena bat gari zainzuri
200 g txanpinoi
Ziazerba sorta bat
Gatza
Oliba olioa
Gazta birrindua
Bexamelarentzako osagaiak:
4 koilarakada irin
2 koilarakada gurin
Litro bat esne
• Lapiko bat urez bete, eta sutan jarri, gatz eta olio tanta batekin. Irakitean, lasagna xaflak gehitu, eta bost bat minutuz irakiten utzi —denbora hori erositako pastaren arabera alda daiteke—. Ondoren, ur hotzetan freskatu, atera, eta gorde.
• Beste lapiko bat urez bete, eta sutan jarri. Irakitean, gatz pitin bat bota, eta luzetara moztutako lekak egosi, hamar bat minutuz. Gero, gari zainzuriak egosi, gutxi gorabehera beste hamar minutuz, tamainaren arabera. Azkenik, ziazerba sorta egosi, minutu batez. Barazki guztiak ur hotzetan freskatu gero, kolore bizia manten dezaten.
• Zartagin batean oliba olio zorrotada bat bota, eta sutan jarri. Berotzean, xaflatan moztutako txanpinoiak bertan erregosi, hiru bat minutuz. Ondoren, gorde.
• Bexamela prestatzeko, lapiko batean bi koilarakada gurin bota, eta oliba olio zorrotada bat gehitu. Urtzean, lau koilarakada irin bota, eta ongi nahastu. Jarraian, esnea poliki-poliki gehituz joan, eta nahastu etengabe, bexamela krema lortu arte.
• Labeko erretilu batean, lasagna muntatuko dugu. Lasagna xafla bat ipini, eta gainean barazki eta txanpinoiak nahastuta jarri. Jarraian, koilarakada pare bat bexamel bota. Gero, beste xafla bat jarri, eta berriro barazkiak eta bexamela gehitu. Azkenik, hirugarren xafla jarri, baina oraingoan bexamelaz bakarrik estali. Horixe izango litzateke pertsona batentzako errazioa. Jarraian, errazio horren berdinak muntatu gainontzeko xaflak erabiliz. Bukaeran, gazta birrindua gainetik ongi bota, eta labe beroan sartu bost minutuz, gorritu, berotu eta gazta urtu arte.