Iker Markinez / 2012-12-01 / 175 hitz
OSAGAIAK
4 pertsonarentzako osagaiak:
12 orburu.
400 gr. txirla.
100 gr. urdaiazpiko xerra
2 baratxuri.
Oliba olioa.
Gatza.
Irina.
Perrexila.
• Lapiko handi batean ura erdira arte bete, bi koilarakada irin gehitu, eta ondo nahastu. Gatz pitin bat bota, eta sutan jarri, irakin arte.
• Bitartean orburuak zuritu, txortena moztu gabe zuritu. Orburuaren punta moztu pare bat zentimetro zabal. Ondoren, ur irakinean sartu, eta bertan eduki hogei bat minutuz. Gorde.
• Zartagin batera oliba olio zorrotada eder bat bota eta bertara baratxuri aleak ahalik eta txikien xehatuta gehitu. Sutan berotzen jarri su motelean. Baratxuria dantzan hastean (ez utzi baratxuriak gorritzen) koilarakada erdi irin gehitu, eta ondo nahastu. Jarraian orburuak erditik moztuta gehitu eta baita txirlak ere (aurrez uretatik pasatu). Era berean orburuak egositako salda basokada bat gehitu.
• Sua bizitu eta saldaren lodieraren arabera, salda gehiago erabil dezakegu. Azkenik, sutan mantendu txirla guztiak ireki arte. Lapikoa ez dugu tapaz estaliko.
• Bitartean beste zartagin batean urdaiazpikoa laukitxoetan moztu, eta frijitu. Azkenik, orburu eta txirlak ditugun zartaginera gehitu. Txirlak irekita daudenean perrexila bota eta zuzenean zerbitzatu.