Erredakzioa / 2013-01-18 / 111 hitz
Senpereko Ez da Musik elkarteak liburu batean argitara eman ditu bertsolari lapurtarraren 160 inguru ale.
Jean-Pierre Soudre Larreko-ren bertsoak liburu batean bildu ditu Senpereko (Lapurdi) Ez Da Musik elkarteak. Denera, 160 bertso jaso dituzte. Larreko 1924an sortu zen, Senperen. Laboraria ofizioz, bertso sorta ugari landu ditu, afizioz. Nere bizia Senperen, Biba Senpertarrak, Etxea Familia, Auzoko herrian, Erlisionea, Bertsulari lagunei eta Herriko lagunak dira ezagunenak. Horiek eta beste batzuk jaso dituzte argitalpenean. Izenburuetan argiro ikus daitekeenez, haurtzaroa, laborantza eta erlijioa daude Larrekok landutako gaien artean. Liburua Senpereko liburu dendetan jarriko dute salgai, bost euroren truke. Nolanahi ere, postaz eskuratzeko aukera ere bada, Ez Da Musik elkarteari aurrez bederatzi euroko txeke bat bidalita.