Egilea: Jean-Philippe Blondel
Itzultzailea: Irati Fernandez
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2012
ISBN: 978-84-9868-366-0
R: 6.781
Istorio klasiko bat kontatzen du, aita-semeen arteko liskarra, semearen ikuspuntutik kontatua. Egunez egun, aitaren pasarte berriak ezagutuko ditu eta mundua beste era batera ikusten hasiko da.
Gaurkotasun puntua eman nahian, semeak bloga idazten du edo momentuko musika taldeen izenak aipatzen ditu. Behin baino gehiagotan, erreferentzia horiek lagungarriak izan beharrean, oztopo bihurtzen dira. Liburua idatzi zenetik, urte batzuk pasa dira, eta sarea etengabe aldatzen ari denez, aipamen horiek erabat desfasatuak gelditu dira.
Bitxia egin zait hain gertu izan nahi duen istorioaren kokapen eza. Teorian, Frantzian gertatzen da, baina pertsonaiak Estatu Batuetako hiri batean daudela ematen du.
Bestela, istorioa ongi irakurtzen da eta une interesgarriak ere baditu.